Gure Hezkuntza

My blogs

About me

Introduction 1.Alderdi politiko, Nafarroako eta EAEko legebiltzar eta gobernuei eskatzen diegu, LOMCEa inola ere ez aplikatzea eta aldi berean Euskal Herrian gure hezkuntza eraiki ahal izateko pausoak eman eta bitartekoak jar ditzatela, kanpo injerentziarik gabe. 2.Konpromisoa hartzen dugu, inposaketarik ez onartu, LOMCEri aurre egin eta gure herrian aplikatu ez dadin estrategia amankomunak lantzeko. Modu berean, arestian aipatutako ezaugarrien baitan, Euskal Herrian behar eta nahi dugun hezkuntza sistema propioaren bidean lan eginez bururaino eramateko konpromisoa hartzen dugu. 3.Honen guztiaren abiapuntutzat, “Euskal Herrian gure hezkuntza eraiki! LOMCE ez! Inposaketei ez!” lemapean, Bilbon urriaren 12an herri gisa kalera atera eta hezkuntza sistema propioa aldarrikatzeko deia egiten diogu euskal jendarteari.